Eneko Maiozen txokoa
Eneko Maiozen txokoa 

Amaia eta Iker zuekin gaude

Jende asko izan gara gaur Pasai Antxoko Zumardian, Iker eta Amaiari gure babesa helarazteko.

 

 

Antxoko Zumardian ezagun batzuekin egin dut topo gaur eguardian. Denak Amaia eta Ikerren kasuaren zentzugabekeria aipatzen zuten eta gure babes zabala emateko garrantzia aipatu. Denak bat gatoz horretan, ez du ez hanka eta ez bururik gertatu denak, eta erabat neurrigabeak egiten zaizkigu ondorioak. Horregatik, Amaia eta Ikerri babesa adierazten diegu beraientzako oso latzak diren une hauten.

 

Aurrekoari garrantzirik kendu gabe, Zumardian hautetsi talde batekin izan naiz eta bertan azaldutako sentimentu eta  bizipen batzuk konpartitu nahi nituzke zuekin. Denak ginen hautetsi eta denok dakigu legearren zorrostasunean dantzan ibili ohi garela eta legalitate osoa ez dela existitzen eta dena oso moldagarria dela. Ulertzen dut hausnarketa hau oso zaila dela jendarteari azaltzea. Legea zuria edo beltza markatzeko trensa dela erakutsiarazi nahi digute sarritan, baina legeak testua beraren adinako garrantzia du zeinek interpretatzen duen.

 

Gure kasuan, jakin badakigu alkate edo hautetsi izateagatik eta garen adskripzio politikoa dugulako lege interpretatzaile aldrebesenak guri begira ditugula. Badakigu gutako edozeini kilimak bilatuko dizkigutela edozen tontakeri medio eta kontuz ibili behar dugula. Erdal atsotitzak dioen bezala ez baita bakarrik zintzoa izan behar, zintzoaren itxura ere eman behar delako.

 

Udaletan aritutako edozein hautetsik daki zein zaila den herri mailako arazoak konpontzea eta batez ere lehen aipatu dugun legearen interpretazio labaikorraren testuinguruan. Hala ere militante politikoak garen heinean, herriaren alde egiten saiatzen gara arriskuak arrisku eta ondorioak ondorio.

 

Hala ere, Amaia eta Ikerren kasua denoi iritsi zaigu barruraino. Denak dakigu gure burua arriskuan jarri dugula noiz edo noiz, edo askotan edo gehiagi herritarren interesak defendatzearren eta gure herriaren onuran beti. Hala ere ezin dugu ulertu bizilagunen arteko liskar batengatik Iker eta Amaia espetxeratuak izango direla.

 

Latza bada ere, hau dugu egoera. Asma dezagun gaur Antxoko Zumardian zegoen indarra Amaia eta Ikerri babesa adierazteko bigarren helburu batera ere bideratzen. Hain zuzen, hirugarren gradua ahal den azkarren lortzeko.

 

 

Enekoren txokoa
Ongi etorri sareko nere txoko txiki honetara. Bertan egunerokoan bizitako hainbat bizipen eta istorio elkarbanatuko ditut zurekin. Gustoko baduzu sartu lasai.

Zabaldu sare sozialetan