Eneko Maiozen txokoa
Eneko Maiozen txokoa 

Bakerako konpromisoa

Gure herrian benetako eta betirako bakea nahi badugu gogor eta elkarrekin lan egin beharko dugu.

Bakea borroka armatu eza dela sinestarazi digute urte luzeetan zehar. Aspaldian ere entzun dugu bakea politikariek konpondu behar zutela. Gaur egun ordea, bi adierazpen hauek sekula baino okerragoak direla konturatu gara asko eta asko.

 

Bi Estatu oso potente ditugu alboan eta biek ere lehentasun bakarra dute, herri hau egungo gatazka parametrotan mantendu euskal gizartea beste inolako prozesu burujaberi hasiera ez emateko. Askotan, teoria pesimista zela eta gure indar falta dela ere esan izan digute askotan baino hau ere, asteburu honetako gertakariekin argi geratu ez dela horrela.

 

Gatazkaren konponbidean laguntzaile direnak Audientzia Nazionalean deklaratzen ikusi ditugu, nazioarte guztiaren harridurarako. Hau gutxi balitz, Luhuson gertaturikoak are egoera okerragoan jarri gaitu.

 

Zorionez gizarte zibilak Estatuen itxikieriari oso positiboki erantzun dio eta benetan aurrerapauso ausarta egin du herri honen desmilitarizazioari begira. Baina Estatuak ez daude irabazle-galtzaile eskematik ateratzeko prest eta honen kontra ere zuzenean egin dute bere indar errepresibo guztia erabiliaz. Ulergaitza da benetan armagabetu nahi duen erakunde batek armak erabileratik kanpo uzteko hainbeste arazo izatea. Benetan txalotzekoa gizarte zibilaren jarrera, oso agerian utzi baitu bai ETAren erabaki irmoa eta baita Estatuen bakearen aurkako estrategia ere.

 

Horregatik, gizarte zibilak ere mezu oso garratzitsu bat jaso duela deritzot. Bakea ez digu inork ekarriko, guk lortu beharko dugu. Ez da bide erraza izango, bakearen aurkako indarrak sekulako tresnak baititu, baino gure herriarentzako benetako bakea guk bakarrik lor dezakegu, elkartasunez eta konpromisoz. Bukatu dira zai egoteko garaiak eta orain inoiz baino gehiago, bakeak gu denon beharra du. Sor dezagun denon artean gure herritarrak bakearen aurkako erasoez babestuko duen herri harresi bat eta has gaitezen benetako bakea denon artean eraikitzen.

 

 

Enekoren txokoa
Ongi etorri sareko nere txoko txiki honetara. Bertan egunerokoan bizitako hainbat bizipen eta istorio elkarbanatuko ditut zurekin. Gustoko baduzu sartu lasai.

Zabaldu sare sozialetan