Eneko Maiozen txokoa
Eneko Maiozen txokoa 

Eskuineko eskua ez da burua

Andaluzian izandako emaitzek lehen planoan jarri dute eskuin muturraren gorakada

Igandean Andaluzian hauteskundeak izan ziren eta bolo bolo dabil eskuin muturra bezala izendatu duten Voxen gorakada. Izendatu nahi duten diot eskuin muturra aspaldi egon delako sasi demokrazia indarrean jarri zenetik. PP eta Ciudadanos on egiteko estrategia bat besterik ez dut ikusten etiketa horien atzean.

 

Hala ere interes guzti hauen gainetik berriz ere gurean jarri behar dugu jopuntua. Sekula baino garbiago dago Espainiak ezin diola ezer itxurazkorik eskaini Euskal Herriari, errepresioa eta eskuin muturra ez bada. Sekula baino argiago dago guk gure bidea egin behar dugula, Euskal Errepublika. Soilik gure buruaren jabe izateak aukera emango digu herri duin batean bizitzeko, denon eskubide nazional eta sozialak erdigunean izateko. Egin dezagun bat gure lagun Katalan eta Galegoekin eta has gaitezen paraleloan bakoitza bere errepublikak sortzen hori baita egun dugun panorama beltz honi kolorea emateko aukera bakarra. Denon artean bada seguru lortuko dugula gure herrien askatasuna.

Enekoren txokoa
Ongi etorri sareko nere txoko txiki honetara. Bertan egunerokoan bizitako hainbat bizipen eta istorio elkarbanatuko ditut zurekin. Gustoko baduzu sartu lasai.

Zabaldu sare sozialetan