Eneko Maiozen txokoa
Eneko Maiozen txokoa 

Gabonetako burutazioak

Aurtengoan ere iritsi zaizkigu gabonetako egun berezi hauek. Erlijioaren pisua guren beheraka etengabe doan honetan, oraindik ere data hauetan garai bateko indarra duela gogorarazten digute.

 

Hala ere, inork ezin uka data hautean hausnarketarako garai berezaik direla. Neurri batean edo bestean denok egiten dugu gure egunerokoan parada txiki bat urtean zehar egindakoa baloratu, hurrengo urterako bete ezin diren desioak pentsatu eta zergatik ez, urruti ditugun horiek ere buruan bereziki edukitzeko egunak ere baditugu hauek.

 

Ostiralean ia astero legea Ataria irratiko tertulia politikoan egin zidaten 2016tik zerrekin geratzen nitzen galdera. Ez dut gezurrik esango lehen pentsamendua galdera zertara zetorren galdetu niola nere buruari, urtea bukatzeko gehiago falta zelakoan. Behin trantze txiki hau pasata, buruari bueltaka hasi nintzen eta gertaera nahiko berri bat etorri zitzaiadan gogora baino ez nuen hainbeste aipatzea merezi zuenik. Luhusoko gertaerak aipatu nituen, gizarte zibilak Euskal Herriko armagabetzean hartu zuten paper aktiboagatik. Sinistuz gainera pauso honi jarraiki Estatu frantses zein espainiarreko indarren errepliegea ere hasiko dela.

 

Urte berrirako desioak eskatzeko ere une egokitzat ditugu egun hauek eta hemen ere lehengo lepotik burua. 2016an Luhuson gauzatu ezin izan dena gauzatu dadila, urtarrilak 14ean Bilboko kaleak elkartasun mezuz bete daitezela eta bosta norbanakok hartu zuten lekuko horri gizarte osoak eutsi diezaiola eta benetako bakea denon artean lor dezagun gure herrirako oztopo guztien gainetk.

 

Topikoetatik atera ezinik festa hauek ahal duzuen ondoen igaro denak eta balia itzazue mundua erdi geratu den honetan, barne hausnarketak egiteko eta benetan nahi dugun horrengatik oraindik ere indartsuago borrokoatzen jarraitzeko.

 

 

Enekoren txokoa
Ongi etorri sareko nere txoko txiki honetara. Bertan egunerokoan bizitako hainbat bizipen eta istorio elkarbanatuko ditut zurekin. Gustoko baduzu sartu lasai.

Zabaldu sare sozialetan