Eneko Maiozen txokoa
Eneko Maiozen txokoa 

Kalitatezko telebista publikoa

Eztabaida publikoan dago gaia ETBk inoizko emaitzak txarrenak dituen une honetan.

Ehbilduk publiko egin du ETB berregokitzeko estrategia bat. Momentu egokian dator, ETBk bere emaitzarik txarrenak dituen honetan eta ikusle kopurua gainbehera konstantean doazenean.

 

Hala ere, gure telebista publikoko desertu honetan ere, atzo gauen oasi txiki batekin egin nuen topo. Haurren transexualitateari buruzko atal bat egin zuten Ur handitan saioan. Gaia pil pilean dago gizartean umeak biluzik agertzen diren kartel bat dela eta baina esaldi oso sakonekin. Facebookek irudia bera zentsuratu izanak ere eman du zer esana.

 

Esan bezala telebista saioa momentu egokian datorrela ezin ukatu. Hala ere, gaiaren trataera berezia izan da. Telebista publikoa batek izan behar duenaren eredua jarri digu begi aurrean. Pedagogikoa, hezitzailea, gertukoa eta eraikitzailea izan dira burura etorri zaizkiten hainbat eta hainbat balorazio. Denon begian jarri du gure gizarteko errealitatea nahi baino ezkutuago bat. Denon begi aurrean jarri dute, ikuslearen enpatia bilatu eta gizarte bezala paper eraikitzaile nabarmena eginaz. Honetaz ari gara ain zuzen ere, telebista publikoaren zereginetaz ari garenean. Momentuko ikusleei eta merkexurreko programak egin beharrean egin ditzagun horrelakoak. Baliabideak baditugu eta probestu ditzagun gizarte hobe bat eraikitzeko.

 

Bestetik, euskararen trataera ere enuke aipatu gabe utzi nahi. Guraso batek euskaraz ez zekienez gaztelaniaz egin zuen eta azpititulatu zitzaion inongo arazorik gabe. Hori da hain zuzene ere ETB 2k era natural berberean egin beharko lukeena. Euskaraz bizi den herri bat badagoela erakus diezaiogun euskal jendarteari. Lehen esan bezala probestu dezagun telebista ezjakintasun eta beldurrak uxatuz gizarte hobe bat eraikitzeko tresna gisa. Hori baita telebista publiko bat izateko eta finantzatzeko arrazoi nagusienetako bat.

 

Jarrai dezagun euskarazko eta kalitatezko programak egiten eta pixkanaka irauli dezagun telezaborraren aroa eta bihur dezagun ETB benetako eta denak harro egoteko telebista publikoa.

 

Ikusterik ez bazenuten hona hemen ETB nahierako lotura: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/5762/

Enekoren txokoa
Ongi etorri sareko nere txoko txiki honetara. Bertan egunerokoan bizitako hainbat bizipen eta istorio elkarbanatuko ditut zurekin. Gustoko baduzu sartu lasai.

Zabaldu sare sozialetan