Eneko Maiozen txokoa
Eneko Maiozen txokoa 

Oporraldiko inbertsioa

Turismoaren gaia pil-pilean dagoen honetan, aurtengo udarako oporrak zertan pasa ditudan partekatu nahi dut zurekin.

Bigarren legegintzaldia dut Orexako alkate moduan eta legegintzaldi hasiera guztietan izaten dira herritik kanpo erakunde ezberdinetan ardurak hartu beharra. Nere kasuan ez dira makalak Eudel eta Euskal Fondoako zuzendaritzako kide izatea tokatu zait eta. Kasu honetan bigarrengoaz hitzegingo dizuet.

 

Euskal Fondoa 114 udalerrik osatzen dute Euskal Herriko kooperaziorako udalen elkarte bat da.  Urte asko daramatza lanean bereziki Ertamerikan eta Saharar errefuxiatu kanpamenduetan.

 

Zuzendaritzan badira hilabete batzuk komentatu zela Nikaraguara bidai bat prestatzen ari zirela bertako proiektuak ikuskatu eta jarraipena egiteko asmoz. Ez da erraza izaten hainbeste eguneko tartea hartzea erritmoa bizi bizi doanean baina uztailan oporrak nituela probestuta aukera polita izango zela pentsatu nuen.

 

Bi aste pasa ditugu Nikaraguan eta proiketu mordoa ikusi dugu. Gure lana batez ere ordezkaritza politiko bezala elkarteekin eta bertakoekin egotea izan da eta lantalde teknikoari babes instituzionala ematea bere eguneroko lana errezteko. 

 

Euskal Herriko enbaxadoreak izan gara. Hainbeste urteko elkarlanean ariturik argi dute gu euskaldunak garela eta hori helarazten jarraitzea izan da gure lana. Euskalduna izateak dirua zentzuz inbertitzea dakar, bertara udalek bideratzen dugun dirua gure herritar guztion dirua baita. Elkartasuna bai baina baita seriotasuna ere. Urte luzeetako elkarlana sentitu dugu gure azalean eta benetan gure Euskal Herria txikia gure mugetatik at ere badela zerbait eta oso harro gaude horretaz.

 

Kooperazioan egiten den lan izugarria ikusi dugu, ura etxeetara eramaten, kaleen dreinaketa egiten, ur zikinak kanalizatzen beti ere emakumeen ahulduntzea bilatuz. Urte askotako lan serioa dago eta hori bistadizo batean ikusten da. Hala ere atentzioa gehien deitu didana nere burua euskal enbaxadore modura sentitzea izan da. Nere txikitasunetik (zentzurik zabalenean...) besteekin elkarlanean nere herria eraikitzen nagoela sentitu dut. Ez gara bertako herritarren bizitza bakarrik aldatzen ari, bertan garena kanpoan zabaltzeko ere sekulako ariketa da. Euskal Fondoa kooperaziorako elkarte bat baino gehiago da, gure bozgorailu bat, azken finean euskaldun guztion enbaxada bat.

 

Turismoa, masifikazioa eta horrelako burrunbak besterik ez ditugu azken aldian gurean. Oso harro nago nere oporrak beste era batera inbertitzeaz, eta bai oporretan lanean egoteak mordoa asebete nau. Zeinek esan behar zidan Orexako alkate sartu nintzen 2011 hartan, sei urte geroago Euskal Herri osoko enbaxadore modura egingo nuela Nikaraguan. Askotan azaldu digute Euskal Fondoak egiten duen lana baino benetan bizi arte ez dela benetan egiten den lanaren sakontasuna.

 

 

Enekoren txokoa
Ongi etorri sareko nere txoko txiki honetara. Bertan egunerokoan bizitako hainbat bizipen eta istorio elkarbanatuko ditut zurekin. Gustoko baduzu sartu lasai.

Zabaldu sare sozialetan